jueves, 29 de diciembre de 2022

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BISITA

 Joan den ostiralean, Arantzazun, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen. Opari pila bat ekarri zizkiguten partekatzeko.  Mila, mila esker eta hurrengo urtera arte!

lunes, 19 de diciembre de 2022

GURE FAMILIENTZAKO SORPRESA

 Aurreko astean,  gure familiei sorpresa polit bat prestatzeko, lan eta lan ibili ginen. Gaur, eskolatik gertu dagoen postontzira joan gara. Ondoren, bueltatxo bat eman diogu auzoari, dendetako erakustokiak ikusteko zein politak dauden apainduta. 

Laster gure sorpresa etxera iritsiko zaizue. Ziur gaude asko gustatuko zaizuela.

martes, 6 de diciembre de 2022

EUSKARA EGUNA

 Abenduaren3an, EUSKARA EGUNA ospatu genuen. Goiz berezia izan zen. Gure eskolako 4. mailako ikasleak, guri ipuin bat kontatzera etorri ziren. Ondoren, danok elkarrekin dantzan ibili ginen. Amaitzeko, hamaiketako berezia izan genuen.

Eskerrik asko lagunak!