lunes, 26 de junio de 2023

IRAILERA ARTE, AGUR!!

Ikasturtea bukatu da eta orain oporretaz disfrutatzea tokatzen da. Irailan, goiko eskolan berriro elkartuko gara. 
Ondo ondo pasa udara!!!




 

domingo, 25 de junio de 2023

IKASTURTEKO AZKEN FESTA

Konturatu orduko, eskolako azken eguna iritsi da. Ikasturteari agurra emateko, sekulako festa egin dugu.

Primeran pasa dugu. Orain oporretara!!

martes, 20 de junio de 2023

AGUR ARANTZAZU!

Bi urte Arantzazuko erakinean pasa ondoren, iritsi zaigu agur esateko unea!

Familia txiki bat bezela sentitu gara hemen eta momentu onak pasatu ditugu elkarrekin.

Gaur, giro onean agurtu gara eta ilusioz beterik hurrengo ikasturtean goiko eskolan hasiko gara!

lunes, 19 de junio de 2023

UR FESTA

 

AROAREN URTEBETETZEA

  Aroak, uztailan, lau urte beteko ditu. Oporretan egongo garenez, gaur gelako laguntxoekin ospatzea erabaki du. 

Gaur goizean, Aroa, bere galletekin  oso pozik agertu da eskolan. Guk zoriontzeko betiko abestiak kantatu dizkiogu eta ondoren berak ekarritako galleta goxoak banatu dizkigu. 

ZORIONAK POLITTE ETA URTE ASKOTARAKO!!

lunes, 5 de junio de 2023

ZORIONAK ARWA!

Gaur beste ospakizun bat izan dugu, Arwaren urtebetetzea ospatu dugu!

 Poz pozik etorri da eskolara laguntxoekin ospatzeko asmoz!. Pasta goxoak ekarri ditu eta zorionak zuri abestu diogu.

Zorionak potxola!

MONKEY PARKERA TXANGOA

 Kurtso bukaerako txangoan primeran pasa genuen! Lehenengo Monkey parkera joan ginen eta asko jolastu ondoren, berriro autobusean sartu eta Zubieta herrira abiatu ginen. Han bertan bazkaldu genuen.

Egun zoragarria izan zen!!


LANDAREAK ZAINTZEN

 Gure jolastokian landareen falta sumatzen genuen. Hori dela eta, gu landatzera animatu ginen. Landare batzuk guk erosi genituen eta beste batzuk haur baten aitonak ekarri zizkigun. 

Ikusi ezazue hurrengo bideoan ze nolako lana egin dugun! Jarraituko dugu zaintzen!!

sábado, 3 de junio de 2023

HEGIALDEKO TXARANGA!

Begira zein sorpresa polita jaso genuen aurreko egunean Arantzazun!

Hegialdeko txarangako partaideak etorri ziren eta gauza asko erakutsi zizkiguten.

Primeran pasatu genuen elkarrekin dantza egiten!

Mila esker!